Arte eszenikoen inguruko ideiak gauzatzeko plataforma
"Gurekin partekatu nahi duzun ideiaren bat badaukazu edo proiekturen batekin laguntzarik behar baduzu, hemen kontatu ahal diguzu"
Ezagutu gaitzazu
MAuMA 2012an sortu zen, arte eszenikoen inguruko ideiak gauzatzeko plataforma gisa. Proiektu artistikoak garatzen ditu, bai sorkuntza propiokoak, zein kudeaketa, bitartekaritza eta ekoizpen lanak sektoreko beste erakunde eta profesionalentzat.
MAuMAko kideok disziplina desberdinen esperientziatik abiatuta, sorkuntza gizakiaren garapenerako funtsezko tresna bezala ulertzen dugu, beste errealitate batzuk asmatu, imajinatu eta horiekin jolasteko aukerak hazkunde indibidual eta kolektiborako duen ahalmenean sinisten dugularik
Horregatik, sorkuntzaz gain, sormen-prozesuak ere kudeatzen ditugu, eta beste erakunde eta pertsona batzuekin elkartzeko eta sortzeko espazioak diseinatzen ditugu, funtsean lankidetzan sinesten dugulako.